miércoles, 15 de mayo de 2013

Prentsaurrekoa / Erakusketaren aurkezpena: Legion Condor-ek eragindako Gernikaren suntsipena.


Gernika, Elai Alai Aretoa
2013-05-16 * 11:00etan, ostegunean
Gonbidapena: Gernika-Lumo-ko Kulturetxea, Gernika Batzordea, Lau Haizetara Gogoan.

2012an, Alemanian, esku artean duzun lana ezagutu genuenean eta Euskal Herrian kaleratzea proposatu zigutenean, geure buruari galdetu genion ea merezi zuen 36ko gerraren, Condor Legioaren eta Gernikaren suntsipenaren historiari buruzko beste lan bat egitea.
Izan ere, historia honen parte batzuk ezagutzen ditugu, baina oraindik badaude hutsune asko ere. Esate baterako, inork gutxik ezagutzen du militar alemaniarrek indar kolonial espainolari emandako laguntza Rifeko gudaren azken momentuetan. Hau guztia airetik Bizkaiko herriak suntsitu baino 20 urte lehenago gertatu zen.
Urte haietako suntsipenak ez ezik, museo eta omenaldietan orduko kriminalek eta haien ondorengoek historia nola azaltzen duten ere erakutsi nahi dugu. Gaur egun Gernikan, Durangon edo Otxandion gertatu ziren bezalako suntsipenak ari dira gauzatzen munduan, beste kriminal batzuek eraginda.
Argitalpen honen, eta osatzen duen erakusketaren, itzulpena eginez hutsune historiko hauek betetzea izan da gure asmoa.