lunes, 28 de enero de 2013

Mallonaren omenez

36ko Gerra hasi zenean Mundakako alkate izan zen Alejandro Mallonaren omenezko monolitoa ipini dute Mundakan
Francoren tropek 1937. urtean fusilatu zuten Mallona alkate ohia, Derioko hilerrian

busturialdea.hitza.info * E.H
Ideologiaz eskuindarra, katolikoa eta abertzalea. Modu horretan definitu izan dute Alejandro Mallona Iza 1936ko Gerra garaian Mundakako alkate izandakoa. «Hain maitatua» izan zen alkate hura fusilatu zutenetik 75 urtera, «bihotzezko omenaldia» egin zioten Mundakan azaroan, Santa Katalina jaiak zirela. Bere izena daroan parkean ipini dute haren omenezko monolito bat, aintzatespenaren lekuko isila izango dena...
Orri. 12 / http://busturialdea.hitza.info/files/2013/01/urtekaria.pdf