martes, 11 de diciembre de 2012

Lau Haizetara Gogoan ere bat egin du datorren urtarrilaren 12an Herrirak deitutako Herri Mobilizazio Orokorrarekin. Hitzordua, 17:30tan Casillatik, “Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” lema izango du.


Hamarnaka Hego Euskal Herriko eragileek bat egin dute urtarrilaren 12ko manifestazioarekin
Hamarnaka Hego Euskal Herriko eragileek bat egin dute jada urtarrilaren 12an Herrira mugimenduak Bilbon burutuko duen Herri Mobilizazio Orokorrarekin.
Eta hor dituzue irakurria izan den testua eta izenpetzaileen zerrenda:
”Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira".
Urteetan eta sufrimenduan gehiegi luzatu den gatazka egoera atzean utzi eta denen artean bake egoera justu bat eraikitzeko aukera berriak zabalik dira Euskal Herrian.
Euskal Herriko eragileen arteko elkarrizketa eta akordioek, Donostian burutu zen nazioarteko Bake Konferentziak eta ETAk behin betiko armak uzteko erabakiak euskal gatazka konpontzeko bidea ireki dute.
Gatazkaren ondorioak askotarikoak dira, eta denek behar dute konponduak izan.
Zentzu honetan, eta konponbidean aurrera egiteko, gatazkaren ondorioz preso eta erbestean dauden herritarren egoeran arreta jartzea beharrezkoa izango da. Euskal Herritik ehunaka kilometrotara sakabanatuak daude oraindik orain, eta honek ondorio larriak dakartza, bai preso eta erbesteratuentzat, bai hauen senideentzat.
Lehen urrats bezala beharrezkoa ikusten dugu presoei dagozkien oinarrizko giza eskubideak errespetatuak izatea:
- Euskal presoak Euskal Herriratzea
- Gaixotasun larriak dituzten presoak libre uztea
- Espetxe zigorren luzatzearekin amaitu eta “de facto” bizi osorako espetxe zigorra suposatzen duten neurrien derogazioa
- Preso bezala eta pertsona bezala dagozkien giza eskubide guztien errespetua
Aldarrikapen hauei bultzada bat eman eta bide honetan frantziar nahiz espainiar gobernuei urratsak eskatzeko manifestaldi handi bat burutuko da Bilbon, urtarrilaren 12an.
Manifestazio honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu euskal herritarrei.


Agerraldian parte hartu duten eragileak eta mobilizazioari atxikimendua eman baina agerraldian parte hartu ezin izan dutenak:
Lau Haizetara Gogoan, Eusko Lurra Fundazioa, Ahaztuak, Sare Antifaxista, Egiari Zor, Boltxe Kolektiboa, Martxoak 3 Elkartea, Oroimen historikoa berreskuratzeko taldea, Elkartzen, Mumiaren Lagunak Euskal Herria, Komite Internazionalistak, Euskal Herriko Bilgune Feminista....