viernes, 21 de octubre de 2011

Fusilatutakoak gogoratu dituzte gertakari haien 75. urtemugan

Gaur 75 urte bete dira faxistek bederatzi urretxuar eta zumarragar fusilatu zituztenetik.

otamotz.com * E.H
Etzi, hilak 22, udalek aitortza instituzionala egingo diete euren senideei. Gaur, ordea, urtemuga eguna izanik, senideek lore eskaintza egin diete Hernaniko hilerrian, han fusilatu baitzituzten, eta han baitago jarria haien oroimenezko plaka bakarra. Senitartekoek jarri zuten, ezkutuan. Larunbatean 13:30ean hasiko dute omenaldia Urretxuko udaletxeko atarian.
• Ikusi gaur goizeko ekitaldiko bideoa jarraian:


1936an frankistek fusilatutako urretxuar eta zumarragatarrei omenaldia egingo zaie larunbatean. Gaur lore eskaintza egin zaie, Hernaniko hilerrian. 2011 urria.