viernes, 16 de septiembre de 2011

75.urteurrena: Oroimena eta aldarrikapena

Ahaztuen Oroimena * E.H
Irailailaren 23an Francok gidatu eta Molak bultzatutako kolpe faxistari aurre egiteko lehen mugimenduak hasi ziren Etxebarria, Markina, Urkaregi, San Migel eta Elgoibarren. Hori dela eta gerraren lehen egunetako gorabeheren inguruan hausnartu eta oroimen historikoa bizirik mantendu nahian zita luzatzen dizuegu.
Hilaren 23an hizlariekin eta irudien bidez osatuko dugu saioa, batetik Otxandioko alkateak (Santi Uribek) Andikonako Adierazpenaren inguruan jardungo du. Bestetik, faxisten sarrera eta miliziano eta gudariak hauei aurre egiteko ahaleginen nondik norakoak azaltzen saiatuko gara eta bukatzeko 1936ko irailaren 25ean Zierdamenin (San Migel) izandako borrokaren inguruan arituko gara. Bertan hildako Felix Arbulu Bilbaoren senide Joseba Felix Tobar Arbulu izango dugu hizlari eta Zierda Mendin zauritutako Jose Maria Otsoa de Txintxetruren testigantza ikusi ahal izango dugu.
http://ahaztuenoroimena.wordpress.com/